ARMESTO LARZÁBAL, Gerardo
(Vitoria-Gasteiz, Araba , 1949 )
Pintura, Eskultura, Bideoartea, Infoartea. Vitoria-Gasteiz (Araba)

Arkitektura ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean.
Arte Ederretan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean.

1970
Bigarren saria irabazi zuen Gasteizeko Udal Aurrezki Kutxak antolatutako Arabako Arte
Lehiaketan.
1973
Hirugarren saria irabazi zuen Arabako Probintziako Kutxako Gabonetako Lehiaketan.
1976
Accesita lortu zuen Gasteizeko Udaleko Pintura eta Eskulturako Biurteko Plastikoan.
1977
Lehen saria irabazi zuen Nazio Batuetarako Elkarteak (ANUE) Espainian antolatutako
unibertsitate-lehiaketan.
1978
Arabako Foru Aldundiak Ikerketa Plastikorako Laguntza eman zion.
1981
Marrazketako katedraduna izan zen Gasteizeko Los Herran Bigarren Hezkuntzako
Institutuan.
Bere ekoizpen artistikoa hasi zen zinegintzan zein bideogintzan.
1983
Aipamen berezia lortu zuen Donostiako Bideo Jaialdian.
Arteder'83 Bilboko Arte Garaikidearen Azokarako aukeratu zuten.
1984
Lehen ex aequo saria irabazi zuen Madrileko Lehen Bideo Jaialdian.
Aipamen berezia lortu zuen Bilboko Film Laburren Jaialdian.
1985
Val Montpellierreko (Frantzia) ikus-entzunezko Ikerketarako Beka lortu zuen.
Handik aurrera, hurrengo urteetan, Gasteizeko Bideo Jaialdiko epaimahaikidea izan zen.
1986
Arabako Foru Aldundiak Arte Plastikoetako Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1987
Bartzelonako I. Bideo Biurtekorako aukeratu zuten.
Gasteizeko Euskal Zinearen III. Astean parte hartu zuen.
1990
Bete-betean ekin zion pinturari.
1991
Gasteizeko Udalak antolatutako pintura-tailerretan parte hartu zuen.
1995
Islotes serieak bere eskulturagintzari eman zion hasiera.
1996
Arabako Foru Aldundiko V. Amárica Urtekoan saritu zuten, eta lana erosi zioten.
2003
Lleidako Zine Bizidunaren Nazioarteko Jaialdian (ANIMAC) parte hartu zuen.