ARMESTO HERNANDO, Gerardo
(Lazkao, Gipuzkoa , 1919  -  Vitoria-Gasteiz, Araba,  1957 )
Pintura. Vitoria-Gasteiz (Araba)

Gerardo Armesto Hernando 1919ko urriaren 19an jaio zen Lazkaon. Familia Donostian
finkatu zen, eta, 1944an zein 1947an, Artista Hasiberrien Lehiaketetan parte hartu
zuen. 1946an, bigarren saria eta zilarrezko domina eman zizkioten Probintziako II.
Arte Erakusketan, eta, urte berean, Gerardo Armestoren familia Gasteizera joan zen.
Bertan bizi izan zen, harik eta hil zen arte.
Arabako hiriburuan, zirkuitu artistikoetan sartu zen laster, Gasteizeko Kasino
Artistikora joaten zen naturaletik marraztera, artista hasiberriekin jarri zen
harremanetan eta bere optika topagune zein elkargune bihurtu zuen.
1951. urtean, ezohiko saria lortu zuen Gasteizeko Udal Aurrezki Kutxak antolatutako
Arabako Arte Lehiaketan; Arabako Foru Aldundiko saria; eta 1953an, Udalekoa. Horrela,
bere lana eman zuen ezagutzera, eta, apurka-apurka, artista maitatua bezain preziatua
izan zen Arabako arlo artistikoan.
1953an, hirugarren saria lortu zuen Madrileko Artisautza Erakusketa Nazionalean.
1956an, José Miguel Jimeno Mateo, Ángel Moraza, Enrique Pichot eta Enrique Suárez
Albarekin batera sortu zuen Grupo Pajarita, eta, batez ere, paisaiagintza landu zuten.
Hiriko mugimendu artistikoa Gasteizetik kanpo ezagutzera ematea zuten helburu, eta,
horretarako, erakusketak egiten zituzten Madrilen, Zaragozan, Iruñean, Bilbon...
Taldea desagertu egin zen, 1957ko abuztuaren 28an Gerardo Armesto Hernando hil zenean.