MORENO RUIZ DE EGUINO, Iñaki  [RUIZ DE EGUINO, Iñaki] 
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1953 )
Pintura, Eskultura, Arte grafikoak. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Iñaki Ruiz de Eguino Donostian jaio zen 1953. urtean. José Ruesga artista sevillarrarekin hasi
zuen bere prestakuntza artistikoa, Zaragozako Arte Eskolan amaiera eman zion arte.
Bere pintura eta eskulturetan, Espresionismo abstraktuaren hasierako eragina sumatzen da,
baina, 1976. urtean, espazioa da bere ekoizpenen benetako protagonista. 90eko hamarkadatik
aurrera, Europako panorama artistikoaren artista geometriko garrantzitsuenetakoa bihurtu zen,
pinturan laugarren dimentsioari buruz zuen ikuspegi pertsonala zela-eta. Iñaki Ruiz de Eguinok,
halaber, jardun intelektual garrantzitsua izan du arte kritikari eta teorialari gisa Euskal
Herrian.


Iñaki Ruiz de Eguino [2016ko azaroak 7].