UGARTE ZUBIARRAIN, Ricardo
(Pasaia, Gipuzkoa , 1942 )
Eskultura. Pasaia (Gipuzkoa)

Ricardo Ugarte 1942an jaio zen Pasai San Pedron. Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi
zuen, eta prestakuntza nabaria bezain polifazetikoa lortu zuen.
Eskultura ez ezik, pintura, grabatuak, argazki-pintura eta ikusizko olerkaritza ere garatu ditu.
Bere proposamen eskultorikoa Jorge Oteizaren estetikan dago oinarrituta, eta altzairuaren
erabilera zein espazialtasunaren inguruko kezka dira bere ezaugarri bereizgarrienak.
Proposamen arrazionalista eta geometristetatik lirismo zein kontzeptualtasunerantz bilakatzen
da, hain zuzen ere. Dena dela, Ricardo Ugarte oso ezaguna da kuboaren sorkuntza modular
pertsonalari esker, alboko ebakidura-laurdena egiten diolako, egitura eskultorikoen
komunikazio espazial eta askatasun handiagoaren bila.


Ricardo Ugarte [2016ko azaroak 8].