BALDA
BERASTEGUI,
Javier
(Pamplona/Iruña , 1958 )
Pintura.
Donostia
Artista autodidakta. Arkitektura ikasketak egin zituen (1978-1980) Nafarroako Unibertsitatean, Iruñean. 1982 Donostiako Zinemaldiko Kartel Lehiaketa irabazi zuen, eta Iruñeko San Fermin jaietako Kartel Lehiaketan saria jaso zuen. 1983 Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea´83 lehiaketan aukeratu zuten pinturaren arloan. 1985 Nafarroako Gobernuko Sorkuntza Artistikorako beka jaso zuen, eta Josep Guinovartek emandako arte plastikoen tailer batean parte hartu zuen Madrilgo Arte Ederren Bilgunean. 1990 Banco Central Hispanok antolatutako Imagina ezazu Euskadi lehiaketan aukeratu zuten pintura arloan. 1990-1992 Litografia ikastaroa egin zuen, eta Don Herberten laguntzailea izan zen Artelekun, Donostian. 1991 Serigrafia tailerra egin zuen Manuel Bellorekin Artelekun, Donostian. 1993 Iruñeko Udalak haren artelan bat erosi zuen Iruñeko Pinturaren IV. Bienalean. 1995 Gasteizko Udalak haren artelan bat erosi zuen Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko Garaikidearen Urterokoan. 2003-2012 2003tik aurrera hainbat erakusketatan koordinatzaile aritu da. 2010 Pollock-Krasner Fundazioaren Beka (New York) |