ARENZANA LETAMENDI, Miren
(Bilbao, Bizkaia , 1965 )
Eskultura, Instalazioak, Beste batzuk. Bilbao (Bizkaia), Londres

1989
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Eskulturako espezialitatean.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil'89 arte plastikoen erakusketa ibiltarirako
aukeratu
zuten.
Ángel Badosen eta Txomin Badiolaren eskultura-tailerrean parte hartu zuen Donostiako
Arteleku arte-zentroan.
1990
Basauriko Udalak Juan de Otaola eta Pérez de Saracho Beka eman zion (Bizkaia).
Eskultura-modalitateko bigarren saria irabazi zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure
Artea'90 lehiaketan.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'90 lehiaketarako aukeratu zuten.
1991 - 1992
Eusko Jaurlaritzak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
Advanced Studies in Sculpture graduatu ondokoa egin zuen Londreseko Central St. Martins of
Art and Design institutuan.
1992
Madrileko Gazteria Erakundeak (INJUVE) antolatutako Arte Joven'92 erakusketarako aukeratu
zuten.
Bizkaiko Artea'92 lehiaketarako aukeratu zuten.
Francisco Javier San Martínek eta Juan Luis Morazak zuzendutako mintegietan parte hartu zuen
Artelekun.
1993 - 1994
Bizkaiko Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1994
Gasteizeko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Plastika Garaikidearen Urtekorako
aukeratu zuten.
1995 - 1996
Hitzaldiak eman zituen New Yorkeko Guggenheim Museoan.
1996
Eskultura-ikasketak egin zituen Londreseko St Martins College of Art and Design institutuan.
1997 - 1998
Hitzaldiak eman zituen Bilboko Guggenheim Museoan eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte
Ederretako Fakultatean.
2000 - 2002
Product Design masterra egin zuen Londreseko Royal Collage of Art institutuan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Arte Plastikoen Beka eman zion (2001-2002).