MORALES IRAZABAL, Prudencio  [IRAZABAL, Prudencio] 
(Puentelarrá/Larrazubi, Araba , 1954 )
Pintura. Donostia, New York

Prudencio Irazabal Zubilarran jaio zen 1954. urtean. Arte Ederrak ikasi zituen
Sevillan eta Bartzelonan, eta 1979an amaitu zituen. Donostian zenbait urtez jardunean
ibili ostean, New Yorkera joan zen 1986an. Hiriaren testuinguru artistikoan finkaturik
eta txertaturik, nazioarteko maila zuten erakusketa ugari antolatu zituen. Bere
hastapenetatik, abstrakzioa erabili du bere pinturaren lengoaiatzat. Hasieran, trazu
askeko zeinuz markaturik, ondoren, pinturaren materialak eta osagarriak ikertu eta
esperimentatzen hasteko: pigmentua, formatua eta plano piktorikoa.
80ko hamarkadaren bukaeran, pinturaren hirugarren dimentsioa bilatzen saiatu zen, eta,
horretarako, lanak lausodura kromatikoetako geruzapenen bidez eraiki zituen. Gisa
horretan, bere pinturaren izaera epidermikoa nabaritzen da, bai eta pintura egitean
prozesuak zuen garrantzia ere.