ARBIDE LABORDE, María Luisa  [MALÚS ARBIDE] 
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1958 )
Pintura, Eskultura, Diseinua. Bilbao (Bizkaia)

1983
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pinturako espezialitatean.
1985 - 1988
Moda-diseinuko klaseak eman zituen Bilboko Lanbide Berrien Euskal Zentroan.
1989
Marrazketako eta moda-diseinuan erabilitako teknika grafikoetako irakaslea izan zen Bilboko
Moda Irakaskuntzako Zentroan (CEM).
Gipuzkoako Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1991-1992
Bi urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia arte plastikoen
erakusketa ibiltarirako eta Bizkaiko Artea'91 lehiaketarako aukeratu zuten.
1993
Ertibil Bizkaia'93 erakusketarako aukeratu zuten.
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1994
Gasteizeko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Plastika Garaikidearen Urtekorako
aukeratu zuten.
1998
Pepe Albaceteren serigrafia-tailerrean parte hartu zuen Donostiako Arteleku arte-zentroan.
Lehen saria irabazi zuen Udalak antolatutako Bilboko Aratusteetako Kartelen Lehiaketan.
1999
Ertibil Bizkaia'99 erakusketarako aukeratu zuten.
Pepe Albaceteren serigrafia-tailerrean parte hartu zuen Artelekun.

Gaur egun ehun estanpazio eta gainazal dekoratiboen diseinuan lan egiten du.
2011
Patroi grafikoen diseinuko taillerrak eta oihal gaineko estanpazio digitala egiteko ikastaro
bat ematen ditu Bilbao Arte Fundazioan.