ARANBERRI LANDA, Ibon
(Itziar-Deba, Gipuzkoa , 1969 )
Instalazioak, Eskultura.

1991
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Artista Berrien XXXII. Lehiaketan parte
hartu zuen.
1993
Erasmus beka jaso zuen Milaneko (Italia) Nuova Academia di Belle Artin ikasteko.
1994
Arte Ederretan lizentziatu zen, eskulturaren espezialitatean.
Pariseko École Nationale de Beaux-Artsen eskulturako tailerrean parte hartu zuen.
1995
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan bigarren saria eman zioten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Arte Plastikoetako beka eman zion.
Ángel Bados eta Txomin Badiolaren eskultura-tailerrean parte hartu zuen, Donostiako Artelekun.
1996
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'96 lehiaketan hautatu egin zuten.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Arte Plastikoetan Espezializatzeko beka eman zion.
1997
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVIII. Lehiaketan bigarren saria lortu zuen.
1998
Gure Artea'98 Lehiaketan eta Gasteizko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko
Garaikideen Urteroko Lehiaketan hautatu egin zuten.
Basauriko Udaleko (Bizkaia) Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka jaso zuen.
1999
Billabonako (Gipuzkoa) Jendaurreko Eskultura Lehiaketako bigarren saria.
Gasteizeko Montehermoso Kulturuneak ekoitzitako Rodriguez Fundazioaren  Intervenciones
TV 1 proiektuan parte hartu zuen.
1999 - 2000
Kitakyushu hiriko (Japonia) CCA-Contemporary Art Centerreko Research Programeko
tailerretan parte hartu zuen.
2001
DAE (Donostiako Arte Ekinbideak) kultur elkarteak antolatutako Superkongresua
proiektuan parte hartu zuen, bai eta Elektronikaldia 2001en ere; hots, Donostiako III.
Nazioarteko Musika Elektronikoko Jaialdian, 2001eko urrian.
2002
Garai-Txarrak proiektua koordinatu zuen, eta, aldi berean, Arteleku berriro inauguratu
zuten.
The balde aldizkariarekin kolaborazioa.
2003 - 2004
Artelekuk Consonnirekiko kolaborazioan antolatuta Transakzio denbora = The timing of
transaction. Cumbre de Donostia / San Sebastián topaketetan parte hartu zuen.
Artista-ikasketak aitortzeko, New Yorkeko MoMA P.S.1 Contemporary Art Centerreko Studio
Programen parte hartu zuen.
Kultura Ministerioko Velázquez beka jaso zuen.
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'04-n saritu egin zuten.
2004-2005 Altadis Arte Plastikoen saria jaso zuen.
2005 - 2006
Stockholmeko IASPIS-International Artist Studio Programen artista egoiliar gisa parte hartu
zuen.
2007
Madrileko Erkidegoko Artista Gazteentzako ARCO saria jaso zuen 2006ko El mar de los
Pirineos argazkilaritza-lanagatik.
2009
Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko “Arteypensamiento” programaren Sobre capital y
territorio II (de la naturaleza de la economía... y de la cultura) proiektuaren barruan
egindako biltzar-zikloan parte hartu zuen.