AQUERRETA MAESTU, Juan José
(Pamplona/Iruña, Nafarroa , 1946 )
Pintura, Marrazketa, Eskultura. Pamplona/Iruña (Nafarroa)

1962 - 1964
Marrazketa  eta pintura ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan.
1966
Nafarroako Foru Aldundiaren beka.
San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolan sartu zen, Madrilen. Bertan, kolorearen
prestakuntzari buruzko irakasgaiak jaso zituen Antonio Lópezen eskutik.
1967
Molina Higueras Pintura Saria, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskolak emana.
Bigarren saria Donostiako III. Euskal Pintura Sari Nagusian, Donostiako Turismo Ekimen
Zentroak antolatutakoa.
1972
Bigarren saria Iruñea Hiria Pintura Lehiaketan.
1973
Donostiako VI. Euskal Pintura Sari Nagusian saritua.
1978
Iruñeko Larraona ikasle egoitza nagusiak antolatutako pintura mahai-inguruan parte
hartu zuen.
1983
Bigarren saria Nafarroako Foru Aldundiak antolatutako Nazioarteko Arte Garaikidearen
Lehiaketan.
Irakasle lanetan hasi zen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan.
1986
Nafarroaren Egunaren ospakizunetarako kartel oroigarria egin zuen Nafarroako
Gobernuaren Lehendakaritza Departamenturako.
Artista Gazteak Sariko epaimahaikide, Nafarroako Gobernuak antolatutakoa.
1993
Pintura tailer bat zuzendu zuen Gustavo de Maeztu Museoan, Lizarran (Nafarroa).
2001
Arte Plastikoen Sari Nazionala, Arte Ederren eta Kultura Ondasunen Zuzendaritza
Nagusiak emana. Madril.
2003
Kulturaren Vianako Printzea saria, Nafarroako Gobernuak emana.

Gaur egun, irakaslea da Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan.