GONZÁLEZ MILICUA, Pablo Ignacio  [MILICUA, Pablo] 
(Bilbao , 1960 )
Pintura, Eskultura, Ilustrazioa. Vitoria-Gasteiz, Bartzelona

Pablo Milicua 1960an jaio zen, Bilbon. Pintura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta,
80ko hamarkadaren amaieran, Gasteizera joan zen bizitzera. Bertan, produkzio eskultoriko
interesgarria garatu zuen. Objektuen pilaketatik eta transmutaziotik sortutako bere piezetan,
nabarmena da bere zuzeneko eraginak Dalíren Surrealismoa, Pop-Art delakoa eta komikiaren
mundua direla.
Bere ibilbidean zehar, ilustratzaile, marrazkilari, kritikari eta komisario artistiko gisa ere
aritu
izan da.


Pablo Milicua [2019ko azaroak 26].