JIMÉNEZ ESCUDERO, María Paz
(Valladolid , 1909  -  Donostia,  1975 )
Pintura. Buenos Aires, Donostia

María Paz Jiménez Valladoliden jaio zen 1909an. Haurtzaroan, familiarekin finkatu zen
Donostian. Bertan, pinturaren inguruko interesa piztu zitzaion, eta modu
autodidaktikoan ikasi eta garatu zuen.
1933an, ezkondu ondoren, Madrilera joan zen, eta, Gerra Zibila hastean, Argentinara
erbesteratu zen. Bertan, ikasten jarraitu zuen. 1945ean Donostiara itzulitakoan,
hiriko bizitza artistikoan parte hartu zuen eta margolari-lana areagotu zuen.
Pariserako bidaiak etengabeak zirenez, korronte berritzaileetara hurbildu zen, eta,
hasierako fantasiazko estilo surrealista alde batera utzita, ebokazio kubistako
espresionismoa landu zuen materia oretsu ugariko formatu zabaletan. Osteko etapetan,
hareak eta pintura plastikoak erabili zituen joera ez-formalistaren barruan, harik eta
60ko hamarkadan kolore bakarreko abstrakzio espazial aratzenean murgildu zen arte.
María Paz Jiménez abangoardiarekin lotuta egon zen beti, eta 1975. urtean hil zen.
Bere artea eta lanak garrantzi nabariko erreferenteak dira Euskadiko arte garaikideko
protagonista gehienentzat.