FERRÁN
MUÑOZ,
Leopoldo
(Irun, Gipuzkoa , 1963 )
Instalazioak, Eskultura, Pintura, Fotografia.
Hondarribia (Gipuzkoa)
Leopoldo Ferránek & Agustina Oterok Euskal Herriko Unibertsitatean ezagutu zuten elkar; izan ere, 80ko hamarkadan bertan ikasi zuten biek. 1994tik aurrera, proiektuak batera egiten hasi ziren. Urtebetez Parisen bizi izan ziren (1995-1996), eta, 2000. urtean, zenbait laguntza jaso zituzten Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kanpo Gaietarako Ministerioaren eskutik. Diziplinen arteko lana egin dute, espazioan parte hartzen duten eta espazio hori aktibatzen duten instalazio handiak eraikiz. Modu horretan, nahasmen sentsazioa sorrarazi nahi dute ikuslearengan, eta, aldi berean, ikusleak hainbat galdera planteatuko dizkio bere buruari. |