BALBOA
TORIBIO,
Ángel Luis
[TXELU BALBOA]
(Vitoria-Gasteiz , 1974 )
Instalazioak.
Bilbao
1986-1993 Marrazketa eta pintura ikasketak egin zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan. 1995 Euskal Herriko Unibertsitateak haren obra eskuratzeko aukeratu zuen. Marseillako École Superieu de Beaux Arts de Luminy-n (Frantzia) eskultura, argazkilaritza eta teknika grafikoak ikasteko Erasmus beka eskuratu zuen. 1996 Arabako Arte Ederren Museoaren Lagunen Elkarteak (AMBA) Gasteizen antolatutako Historia del Arte Contemporáneo mintegian parte hartu zuen. 1997 Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko eta Arabako campusetarako, haren obra eskuratzeko aukeratu zuen. AMBA elkarteak antolatutako Audiovisuales y Creación tailerrean parte hartu zuen Vitoria-Arte-Gasteiz topaketan, bai eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Arte y Museología, retos tecnológicos mintegian ere. 1998 Arte Ederretan lizentziatu zen, pinturaren eta eskulturaren berezitasunean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskal Herriko Arte Garaikidearen berezitasun Diplomatura eskuratu zuen Deustuko Unibertsitateko Euskal Ikastegian (Bilbao). Abanto Zierbenako (Bizkaia) 6. Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten. Hondarribiko (Gipuzkoa) I. Arte-ikastaroak egiteko beka eskuratu zuen. Gasteizko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko Garaikidearen V. Sinposioan parte hartu zuen. 1999 Eskulturako doktorego ikastaroak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Kantabriako Diputazioak antolatutako Santanderreko Jesús Otero Eskultura Sarietan bigarren saria lortu zuen. 2000 Jean-Luc Moulènek eman zuen argazkilaritza tailerrean parte hartu zuen Donostiako Arteleku arte-zentroan. Rodriguez Fundazioaren Intervenciones TV 2 proiektuan, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak ekoiztutakoan, hartu zuen parte. 2001 Donostiako Arte Ekinbideak antolatutako Superkongresua proiektuan hartu zuen parte. 2002 A Deshoras taldearen Sodapop antzezlanaren bideoa ekoiztu zuen, Dantzarako Donostiako II. Plataforma ekimenaren eskutik. 2003 Artista egoiliarra Artelekun. Ricardo Antónekin batera Amasté Comunicación S.L. eta Eseté aldizkaria zuzendu zituen. [2019ko azaroak 21] |