AMONDARAIN UBARRETXENA, José Ramón
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1964 )
Pintura. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

1984
Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatu zen, pintura espezialitatean.
1987
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sormena bultzateko laguntza jasotu zuen.
Akzesita Euskadiko III. Arte Plastikoko Lehiaketan.
1988
Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren sormena bultzatzeko laguntza eskuratu
zuen.
Don Herberten litografia tailerrean parte hartu zuen, Donostiako Artelekun.
Lehenengo saria pintura espezialitatean eta bigarrena marrazketan, Euskadiko III. Arte
Plastikoko Lehiaketan.
Akzesita Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'88 izeneko lehiaketan.
1989
Pintura saria honako lehiaketetan eta erakusketan: Bizkaiko Artea'89 izeneko lehiaketan,
Gipuzkoako Artista Hasiberrien XXI. lehiaketan, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako
Ertibil
Bizkaia'89 izeneko arte plastikoen erakusketa ibiltarian.
Getxoarte, Arte Sortu Berrien Aretoan parte hartu zuen.
Europako Arte Eskolen III. Bienalean izan zuen bere lana ikusgai, Anberesen (Belgika).
1992
Gipuzkoako Foru Aldundiaren sormena bultzatzeko laguntza.
Gasteizko Udalak antolatutako Plastika Garaikidearen Urteko Erakusketarako hautatua, baita
Ybarra'92 Nazioarteko Pintura Sarirako ere.
1993
Mojácarreko Pintura Tailerrean parte hartu zuen (Almeria).
Bigarren saria, pintura espezialitatean, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'93
lehiaketan.
Arte Plastikoen Endesa Beka, Teruelgo Aldundi Probintzialak eta Endesa Taldeak emana.
1994
Akzesita Pintura eta Eskultura valentziarraren XXI. Bancaja Sarian.
1995
Lizarrako II. Bienalean eta Iruñeko V. Pintura Bienalean parte hartu zuen.
Pintura eta Eskultura valentziarraren XXII. Bancaja Sarirako hautatua.
1996
Honako hauetan parte hartu zuen: Gure Artea'96 lehiaketan, Oviedo Hiria VII. Arte Bienal
Nazionalean, eta Murtziako Bienalean.
1997
Akzesita Castellóko Cerámicas Saloni I. Sarian, eta parte-hartzea Lizarrako III. Bienalean
(Nafarroa).
1998
Santanderreko Marcelino Botín Fundazioaren beka.
2000
Lehenengo saria Semblanzas del gusto izenburuarekin antolatutako I. Tanqueray
Pintura Sarian, Donostian.
2001
Lehenengo saria Bilboko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako I. Arte
Plastikoen Lehiaketan.
2002
Lehenengo saria, pintura atalean, Gure Artea'02 lehiaketan.
2007
Corte Inglés merkataritza guneak antolatutako Pintura, pintura arte garaikideko
programan parte hartu zuen REM (volunteer) obrarekin. Obra hori 2007ko otsailaren
12tik 28ra izan zen ikusgai Madrilgo Las Nacionesen, hain zuzen ere, merkataritza-guneko
eraikinaren aurrealdean.