LIZASO
GONZÁLEZ,
Jesús
(Barakaldo, Bizkaia , 1961 )
Eskultura, Urregintza, Arte grafikoak.
Basauri (Bizkaia)
Jesús Lizaso Barakaldon jaio zen 1961ean. Artisautzaren esparruan hasi zuen prestakuntza artistikoa; 1983an Basauriko Zeramika eta Eskultura Tailerrean hasi zen, eta, bertan, euskaleltzegintza tradizionalaren sekretuak ikasi zituen. Henry Moore, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida… artistek eraginda, eskultura-jarduera bizia hasi zuen. Bere artelanetan, egurra, brontzea edo altzairua zeramikarekin nahasten ditu, oreka bikaina duten sorkuntza harmonikoak osatuz. 90eko hamarkadan, bere tailerra, Kabi-Art, ireki zuen Basaurin, eta hainbat azoka eta erakusketatan parte hartu zuen. Egindako lanagatik esker ona adierazteko, Arte Plastikoen Ikerketarako Urrezko Domina eman zion 2008an Faustino Orbegozo Fundazioak eta 2011n, Florentziako Nazioarteko Arte Garaikidearen VIII. Bienalean Urrezko Domina lortu zuen Eskultura arloan. |