MERCADER OTXANDO, Pedro  [SAÜLO MERCADER] 
(Alacant , 1944 )
Pintura, Eskultura. Bilbao, Paris

Saülo Mercader Alacanten jaio zen 1944an. Artearekin izan zituen lehenengo harremanak
Francisco Serrano eskultorearekin izan ziren, hain justu, materiaren eta teknikaren baloreak
erakutsi zizkionak.
1964an Bilbon hasi zen bizitzen. Arte eta Lanbide Eskolan ikasi eta hiriko giro kulturalean
erabat sartu zen. Zazpi urtez bizi izan zen Bilbon, nahiz eta gerora ere Euskal Herriarekin
harreman artistikoa eta pertsonala izaten jarraitu zuen. Mundu osotik sarritan bidaiatzen zuen,
harik eta Parisen behin betiko kokatu zen arte.
Bere estiloak, espresionismo nabarikoak eta kolore distiratsutakoak, maisu abangoardistenen
eragin nabarmena erakusten du, Picassorena kasu. Jorratzen dituen gaien artean, emakumea
landu ohi du figurazio moduan, eta sentimenduak errepikatu eta
eraldatu egiten dira bere pintura eta eskulturetan.
Saülo Mercaderrek nazioarteko aintzatespen nabarmena izan du antolatutako hainbat
erakusketatan, eta bere lanak prestigiozko museoetan eta bildumetan daude ikusgai.


Saülo Mercader [2019ko azaroak 27].