CUEVAS BARONA, Pablo  [AIZOIALA, Pablo] 
(Durango, Bizkaia , 1954 )
Pintura, Eskultura. Durango (Bizkaia)

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbao).

1983
Madrileko Kultura Ministerioko Arte Plastikoetarako Beka eskuratu zuen.
1985
Bizkaiko Aurrezki Kutxak (Bilbao) beka eman zion.
Villa de Bilbao Arte Plastikoen Nazioarteko Lehen Lehiaketan accesita lortu zuen.
Madrilgo Kultura Ministerioak deitutako Arte Gaztearen Erakusketan saria jaso zuen.
1994
Gasteizko Udalak haren artelan bat erosi zuen Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko
Garaikidearen Urterokoan.