AMANTEGI AGIRREBEITIA, Joxe
(Durango, Bizkaia , 1966 )
Pintura, Fotografia, Infoarte, Eskultura, Pintura. Durango (Bizkaia)

1989
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'89 Lehiaketarako aukeratu zuten
eskulturan, bai eta Santa Cruz de Tenerifeko Espainiako Arte Ederretako Fakultateen I.
Biurtekorako eta Anbereseko (Belgika) Europako Arte Eskolen II. Biurtekorako ere.
1990
Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Pinturako
espezialitatean.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia'90 Arte Plastikoen Erakusketa
Ibiltarirako aukeratu zuten pinturan, bai eta Bizkaiko Artea'90 Lehiaketarako ere.
Granadako Rodríguez Acosta Fundazioko mintegietara joateko beka lortu zuen.
Amorebieta-Etxanoko Serigrafia Industrialeko Ikastaroan parte hartu zuen (Bizkaia).
1991
Amorebieta-Etxanoko ZornotzArte'91 Biurtekorako aukeratu zuten (Bizkaia).
1992
Lehen saria lortu zuen Durangoko Jaietako Kartelen Lehiaketan (Bizkaia).
Begiralea izan zen Durangoko Pinondo Kultur Etxean (Bizkaia).
Autoedizioko eta Diseinu Grafikoko ikastaroak egin zituen Getxon (Bizkaia);
argazkilaritzakoak, Durangon (Bizkaia).
El Correo Español-El Pueblo Vasco eta Eraz egunkarietako
argazkilaritzan, diseinuan eta maketazioan parte hartu zuen.
1993
Berrizko (Bizkaia) Alejandro Aldecoa txistulariaren omenezko monumentua egin zuen.
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'93 Lehiaketarako aukeratu zuten pinturan.
1994
Durangoko Gure Kabia Taberna diseinatu eta apaindu zuen.
1995
3Dko animazio-ikastaroa egin zuen Vitoria-Gasteizen.
Durangoko Cayetano Lupeñak artistei zerbitzuak emateko abian jarritako www.boj.org
multimediako proiektuan parte hartu zuen. Lankidetza horrek, gainera, 2002. urtera
arte iraun zuen.
1996 - 1997
Multimediako Masterra egin zuen Bilboko Analla Arte eta Diseinu Zentroan, eta zentro
horretan hasi zen irakasten.
1998
Arte eta teknologia berrien tailerrean parte hartu zuen, Santanderreko Marcelino Botín
Fundazioko José Ramón Alcaláren zuzendaritzapean (Cuencako MIDE Nazioarteko
Elektrografia Museoko zuzendaria).
1999
Peter Jonesen Serigrafia Artistikoko Tailerrean parte hartu zuen Bilbao Arten, bai eta
Jesús Pastorren Grabatu eta Teknologia Berrien Tailerrean ere, Fuendetodoseko Goya
Fundazioan (Zaragoza).
2000
Durangoko Pub Dracheko apaindura, pintura eta ordenagailu bidezko errotulazioa
egin zituen.
Ertibil Bizkaia'00 Erakusketa Ibiltarirako aukeratu zuten pinturan.
2001 - 2002
Ertibil Bizkaia'01 eta Ertibil Bizkaia'02 erakusketa ibiltarietarako aukeratu zuten
argazkilaritzan.