ÁLVAREZ PLÁGARO, Alfredo
(Vitoria-Gasteiz, Araba , 1960 )
Pintura. Vitoria-Gasteiz (Araba), Madril

1980-1985
Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.
1982-1983
Gasteizko Udal Aurrezki Kutxak antolatutako Arabako Artearen Lehiaketako XXXVIII. eta
XXXIX. edizioetan, pinturako bigarren saria eta marrazketako lehenengo saria eskuratu zituen.
1984
Gasteizeko Udalak antolatutako Pintura eta Eskulturako Bienal Plastikoaren VI. edizioan hautatu
zuten.
1985
Bilbo Hiriko Nazioarteko Arte Plastikoen Lehen Lehiaketan pinturako hirugarren saria lortu
zuen.
1986
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'86 lehiaketan pintura-modalitateko bigarren saria
eman zioten.
Gazte Pintura Garaikideko Bartzelonako VI. Bienalean finalista izan zen.
Arabako Foru Aldundiak eta INJUVEk ikasketak zabaltzeko eta artista gazteak trebatzeko
ematen duten pintura-beka lortu zuen.
1987
Nafarroako Jaialdien Pinturako Nazioarteko V. Lehiaketan finalista izan zen, eta sari gisa obra
erosi zioten.
Madrileko Casa de Velázquezen pintura-beka eskuratu zuen.
1988
Gure Artea'88-n accesita jaso zuen, pintura-modalitatean.
1989
Arabako Batzar Nagusiek antolatutako Pintura Lehiaketan lehen saria irabazi zuen, eta horri
esker, obraren enkargua jaso zuen.
Madrileko Casa de Velázquezen pintura-beka.
1990
Gure Artea'90 lehiaketan pinturako accesita jaso zuen.
1991
Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UHUN) antolatutako I. Pintura Lehiaketan obra
erosi zioten.
1992
Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko Garaikideen Urteroko Lehiaketan, Gasteizko Udalak obra erosi
zion.
Arabako Foru Aldundiak antolatutako Arte Plastikoen I. Urteroko Amarica Lehiaketan hautatu
egin zuten, eta obra erosi zioten.
1993
Iberdrola-Universidad de Extremadura II. Pintura Lehiaketan hautatua izan zen, Cáceresen, eta
obra erosi zioten.
1995
Arte Plastikoen IV. Urteroko Amarica Lehiaketan lagundu zuen, Gasteizen.
2002
Foie gras libururako ilustrazioak egin zituen, eta horri esker, 2002ko ilustraziodun
sukaldaritza-liburu onenaren munduko saria eskuratu zuen.
Gaur egun Madrilen bizi da eta hantxe egiten du lan.


Alfredo Álvarez Plágaro [2016ko azaroak 4].