GOENAGA MENDIOLA, Juan Luis
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1950 )
Pintura, Marrazketa, Fotografia, Eskultura. Alkiza (Gipuzkoa)

Juan Luis Goenaga Donostian jaio zen 1950. urtean. Ikasketak amaitutakoan, era
autodidaktikoan hasi zen marrazkiak eta margolanak egiten. 70eko hamarkadan, Europan
zehar bidaiatu zuen, eta korronte artistiko garaikideekin jarri zen harremanetan. Gipuzkoara
itzultzean, euskal iragan historikoaren eta kultura herritarraren inguruko interesa piztu
zitzaion, eta horiexek izan ziren bere lan guztietako ezaugarri bereizgarriak.
Antzinaroko maisuak ezagutzeko asmoz Italiara joan zenean, etapa berri bat hasi zen bere lan-
ibilbidean, eta, bertan, magia, surrealismoa zein abstrakzioa uztartu ziren.
Oro har, naturaren behaketan oinarritzen dira bere lanak, eta gaiak naturatik bertatik daude
hartuta, tonu okreetan eta materia trinko bezain enpastatuaren bitartez. 80ko hamarkadan,
ordea, giza irudia sartu zuen kolorez betetako hiri-giroetan. Hamarkada horretan, zenbait aldiz
joan zen Alemaniara, eta, bertan jasotako eraginaren ondorioz, espresionismoa sartu zuen
bere lanetan. Hori dela eta, keinu bortitz bezain biziez hasi zen materia banatzen.
1987an, Eusko Jaurlaritzako Gure Artea saria jaso zuen. Geroago, zenbait hilabetez bizi izan
zen Parisen. Aldi berean, zenbait materialen saiakuntzak egiten hasi zen (sareak, plastikoak,
erretxinak...), eta era guztietako objektuak zein elementuak erabiltzen zituen bere lanetan,
ingurune, bizi eta organikotasunarekin ezarritako harreman zuzenaren bila.
90eko hamarkadan, jatorrira, primitibotasunera itzuli zen. Pintura iluna zenbait
geruzatan banatzen zuen, harik eta protagonismo nabaridun harrizko egitura eratu arte.
Juan Luis Goenagak pedagogia artistikoaren inguruko kezka handia izan zuen beti.
1993an, pintura-tailerra eman zuen Artelekun, eta 2003an, Bilbao Arte Fundazioan eta
Kursaaleko Kubo Aretoan.
Abstrakziotik figuraziora doazen azken sorkuntza-lanetan, tonalitate itzaltsuak alde batera
utzi eta zama materiko handiz banatutako urdin, gorri eta berde argitsuak erabiltzen hasi zen.


Juan Luis Goenaga [2016ko azaroak 7].