CREGO MORÁN, Juan Andrés
(Salamanca , 1962 )
Bideoartea, Instalazioak. Barakaldo (Bizkaia)

Juan Crego Salamancan jaio zen 1962an. 1988tik ikus-entzunezko irakaslea izan da
Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Bertan, bideosormenari
buruzko hainbat ikerketa-proiektu eta argitalpen zuzendu ditu.
80ko hamarkadatik aurrera, Juan Cregok bideoak eta ikus-entzunezko instalazioak
ekoiztu ditu batez ere, eta, 2002. urtetik, Estatuko eta nazioarteko hainbat kontzertu
multimediatan parte hartu du, bideoproiekzioak ekoiztuta.