MENDIZABAL ITUARTE, Aitor de
(Caracas, Venezuela , 1949 )
Eskultura, Dibujo, Pintura. Italia, Donostia, Belus (Landak, Frantzia)

Aitor de Mendizabal Caracasen jaio zen 1949an. Umetan Gipuzkoara itzuli zen bere familiarekin,
bertakoak baitziren.
Bere heziketa artistikoa Italian garatu zen; Erroma eta Carrarako Arte Ederren eskoletan, hain
zuzen ere. Sari garrantzitsuak irabazi izan ditu, besteak beste: Donostiako Gazte Sortzaileen
saria, 1979an; Forde de Marmi sariko 2. saria, 1987an; eta Gure Artea saria, 1990an.
Aitor Mendizabalen ibilbidean zehar eskultura izan da jarduerarik ohikoena, eta, horretarako,
material asko erabili izan ditu: marmola, brontzea, burdina... Eskultura klasikoaren eragin
handia islatzen zuen hasieran bere eskulturan, giza gorputzean oinarritutako formekin. Gerora,
naturalistak gogorarazten dituzten forma abstraktuagoak garatu ditu, eta, horietan, zuhaitzak
izan dira benetako protagonistak.


Aitor Mendizabal [2019ko azaroak 25].