EUBA FUENTES, Andoni
(Bilbao, Bizkaia , 1962 )
Pintura. San Frantzisko (Kalifornia, Amerikako Estatu Batuak), Bilbao (Bizkaia)

Andoni Eubak 80ko hamarkadan hasi zuen ibilbide artistikoa Euskal Herriko Unibertsitateko Arte
Ederren Fakultatean. 1986an Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Sorkuntza Artistikorako
beka jaso zuen, eta, hurrengo urtean, Eusko Jaurlaritzak antzeko beste beka bat eman zion.
1994an, San Frantziskora (Kalifornia, Amerikako Estatu Batuak) joan zen, eta bertan bizi izan
zen 2004. urtera arte. Jarduera profesionalean bilakaera izan zuen: abstrakzio materikotik eta
hasierako konstruktibismotik arte kontzeptualaren inguruko planteamendu sintetikoetara heldu
zen. Askotariko gai multzotan irudikatutako hainbat aldaketaren bitartez definitzen da bere
lana. Produkzio berrienetan, ekoizpen prozesutik eratortzen diren aspektu formalek erakarri
dute Andoni Euba. Euskarri metalikoak eta industria-prozedurak erabili ohi ditu obratik
artistaren esku-hartzea desagerrarazteko. Horri esker, ikuslearekin lotura zuzenagoa lortzen du.

Andoni Euba [2016ko urriak 20]