ZAMACOIS ZABALA, Eduardo
(Bilbao , 1841  -  Madril,  1871 )
Pintura, Akuarela. Bilbao, Paris

Eduardo Zamacois Bilbon jaio zen 1841ean. Hamabi urte zituela, Joaquín Balacaren tailerrera
joan zen. Bertan, bere ikaskuntza artistikoari eman zion hasiera, eta Madrilgo San Fernandoko
Arte Ederren Eskolan jarraitu zuen, bai eta Prado Museoan ere, kopista gisa.
1860an, Federico de Madrazo maisuak Parisera joateko gomendatu zion, eta, bertan, Louvreko
Museora joaten zen sarritan, kopiak egitera. Gainera, Ernest Meissonierren ikasle moduan
onartu zuten.
Bizkaiko Aldundiko lehen bekaduna izan zen, eta Parisko erakusketetara joan zen.
Bertan, hain zuzen ere, ospe handia lortu zuen. 1866an, Adolphe Goupil ezagutu zuen, eta
salmenta ugari lortu zizkion. Solasaldiak oso gustuko zituenez, garai hartako margolari, idazle
eta intelektual handienen adiskide egin zen: Léon Bonnat, Cabanel edo Alejandro Dumas
semearen lagun egin zen, hain zuzen ere. Era berean, Raimundo de Madrazo, Mariano Fortuny
eta Eduardo Rosalesen lagun mina ere izan zen. Azken horrekin, gainera, Erromara joan zen
1868an.
Bere eszenak oso-oso ironikoak direnez eta bere pintzelada xehea bezain fina denez, Eduardo
Zamacois XIX. mendearen amaierako Europako pinturako artista handi eta ospetsuenetakoa da.
Gerra franko prusiarra hasi zenean, Madrilera, itzuli zen, eta bat-batean hil zen 1871n.