FERNÁNDEZ-MARCOTE José Carlos  [MARCOTE, Carlos] 
(Salvatierra/Agurain, Araba , 1950 )
Pintura. Vitoria-Gasteiz

Carlos Marcote Agurainen jaio zen, 1950ean. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako
Goi Eskolan ikasi zuen, Juan Barjola eta Antonio López maisu zituela.
70eko hamarkadan, New Yorken eta Cuencan bizi ostean, Gasteizera itzuli zen, eta, han,
errealismo berria deritzonaren ordezkaririk garrantzitsuenetakoa izatera heldu zen.
Bere margoetan, erretratu, paisaia eta arkitektura ugari ikus daitezke, eta, bere
teknika bikain eta zehatzari esker, natura behatzera eta horri buruzko hausnarketa
egitera gonbidatzen gaitu. Ez dira ikusitakoa imitatzen duten irudiak; aitzitik,
sentsazioen munduan barneratzen dira, argiei eta denboraz gaindiko esentziari
dagokienez.