IBARROLA
BELLIDO,
José
(Bilbao , 1955 )
Pintura, Eskultura, Ilustrazioa, Marrazketa, Komikia, Beste batzuk.
Bilbao
José Ibarrola Bilbon jaio zen, 1955ean. Agustín Ibarrola eskultorearen semea da eta guztiz prestakuntza autodidakta izan du. Ibilbide zabal eta polifazetikoa garatu du, eta, pinturaz eta eskulturaz gain, beste zenbait jarduera ere landu izan ditu; besteak beste, ilustratzaile, eszenografo, zuzendari artistiko edo diseinatzaile gisa aritu izan da. 1990ean, Moyua plazan egiten ari ziren Bilboko Metroaren lanen itxitura diseinatu zuen. Zuzendari artistiko gisa, 1999an, Ramón Barearen Pecata minuta antzezlanean hartu zuen parte, eta egile beraren Bambulo eta El hombre que confundió a su mujer con un sombrero (2001) lanetan ere aritu izan zen; hain zuzen ere, horiek dira bere eszenografia esanguratsuenetako batzuk. Prentsarako egin dituen binetak ere oso ezagunak dira, eta, besteak beste, ohiko kolaboratzailea da El Correo egunkarian. Bere lanean eragin eta baliabide espresibo ugari nabarmentzen dira, eta bere etengabeko izaera errealista eta figuratiboa ere agerian geratzen da. Gainera, mundu metaforikoak islatu ohi ditu, eta kontzientziari buruzko hausnarketara eramaten du ikuslea. |