ROSCUBAS Fernando y Vicente
(Palma, Mallorca , 1953 )
Pintura, Eskultura, Fotografia, Instalazioak. Bilbao (Bizkaia)

Fernando eta Vicente Roscubas bikiak Palman (Mallorca) jaio ziren 1953. urtean, eta 1958an
Bilbora etorri ziren bizitzen. Gaur egun, bertan bizi dira.
Prestakuntza autodidakta izanda, 70eko hamarkadan sortu zituzten bere lehenengo lan
artistikoak eta Amerikar Espresionismo Abstraktuaren eta Pop-aren eragina gogorarazten dute.
80ko hamarkadan, antzerki eszenografiak egin zituzten, eta 90ekoan konpromiso artistikoak
eta erakusketak egiteko konpromisoak hartu zituzten berriro.
Taldeka egindako lanak banakako lanekin txandakatzera ohiturik, beren hasierako
pinturarekiko zaletasuna eboluzionatuz joan zen eta eskulturaren eta instalazioaren arteko
proposamen berrien artean ibili ziren. Roscubas anaien ibilbidea hainbat material eta tekniken
erabilerak ezaugarritu du, eta, umorea eta ironia uztarturik, egungo errealitatearen alderdi
arruntak islatzen ditu.