LAZKOZ
SÁEZ,
Abigail
(Bilbao , 1972 )
Marrazketa, Pintura, Instalazioak.
Bilbao, New York
Abigail Lazkoz Bilbon jaio zen 1972an, eta Euskal Herriko Unibertsitatean trebatu zen artista gisa. Bertan jardun zuen irakasle 1998tik 2001era. 2002tik hona, New Yorken bizi da, eta bertan lan egiten du. Bere marrazkiak eta ilustrazioak komikitik eta graffitietatik hurbil daude, eta, normalean, tamaina handiko muralak egiten ditu. Gizakien errealitatearen eta errealitate sozialaren gaineko gogoetak dira, eta estetika aldetik, batzuetan, itzaltsuak 1995 Arte Ederretan lizentziatu zen, pinturaren berezitasunean, Euskal Herriko Unibertsitatean. Erresuma Batuko Winchester School of Artsera joan zen Erasmus bekarekin. 1996 Jaengo Valdepeńasko Sormen Artistikoaren V. Nazioarteko Topaketetara joan zen. 1997 Ángel Badosek eta Txomin Badiolak Artelekun emandako tailerrean parte hartu zuen. 1998 Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura Saileko Doktorego kurtsoa amaitu zuen. 1999 Bilbao Arte Fundazioak (Bilbao) erresidentzia beka eman zion. Mojácarreko X. Arte Ikastaroetarako beka (Almería). 2000 Bilboko Bilbao Arte Fundazioak antolatuta, Markus Lüpertzen eta Roscubas anaien "Erretxin sintetikoak eta poliesterra” ikastaroetan parte hartu zuen. Madrileko INJUVE-Instituto de la Juventud erakundeak antolatutako XVI. Arte Joven´00 erakusketan aukeratu zuten. 2001 Hizlari gisa parte hartu zuen Superkongresua proiektuan. Sortzaile artistikoen topaketa hau Donostiako Arte Ekinbideak (DAE) elkarteak antolatu zuen, eta Donostiako Egiako Kultur Etxean egin zen urtarrilaren 25etik 27ra bitartean. Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako arte plastikoen 2. lehiaketan ohorezko aipamena egin zioten. Bilboko Udalaren Guztientzako Tailerrak programako irakaslea izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren Sorkuntza Artistikorako beka. 2002 Santanderko Marcelo Botín Fundazioaren arte plastikoetarako beka. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia´02 arte erakusketa ibiltarirako aukeratuetako bat izan zen. 2003 Terueleko Foru Aldundiak eta Grupo Endesa enpresak antolatutako arte plastikoetarako Endesa Beka jaso zuen. 2005 Ertibil´05eko lehen saria irabazi zuen; Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako arte plastikoen erakusketa ibiltaria. 2006 Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea´06 saria. Abigail Lazkoz [Kontsulta: 2019ko azaroak 25]. |