EUBA AURRE, Jon Mikel
(Bilbao, Bizkaia , 1967 )
Bideoartea, Instalazioak. Bilbao (Bizkaia)

Bilbon jaio zen 1967an. Bilboko Arte Eder Fakultatean pintura ikasi zuen, eta ikus-
entzunezkoen eta teknologia berrien gaineko prestakuntza ere jaso zuen.
Pinturaren esparru tradizionalean eman zituen lehenengo urratsak; erakusketa-espazioa eta
ikuslearen hautematea eraldatzeko tamaina handiko muralak ekoitzi zituen.
Irudiaren eta ikonoaren arteko kontrajartzea agertzeko behar tematsua irudikatzen duten lanak
egiten ari da azken aldian.
Zinema-erreferentzia nabarmenak dituzten narrazio horietan, egungo eta inguru hurbileko
egoerak irudikatzen ditu, argazkilaritza, bideoa edo prozesu digitalak bezalako bitartekoak
erabilita.
Bere ibilbidean, sari eta aipamen garrantzitsuak jaso ditu (Gure Artea 2002, Berlinen bizitzeko
beka 2002, Botín Fundazioaren Arte Plastikoen beka 2013), eta Euskal Herriko panorama
artistikoan etorkizun oparoko erreferentzia bilakatu
da.