ALTUNA AKIZU, Juan José
(Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa , 1943 )
Pintura. Arrasate/Mondragón (Gipuzkoa)

1972
Bergarako Pintura Eskolako kidea zen (Gipuzkoa).
1977
Hondarribiako (Gipuzkoa) Lasser Lassureren Omenezko Pintura Saria irabazi zuen.
1978
Hondarribiako (Gipuzkoa) Moellan Galeriak lehen saria eman zion.
1979
Lekeitioko eta Markina-Xemeingo (Bizkaia) lehiaketetan, lehen eta bigarren saria
irabazi zuen, hurrenez hurren.
Getariako (Gipuzkoa) Erakus Toki Galeriak lehen saria eman zion.
1980
Lehen saria irabazi zuen Bergarako Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa); eta hirugarrena,
Zarauzko Lehiaketan (Gipuzkoa).
1981
Bigarren saria lortu zuen Bergarako (Gipuzkoa) eta Bermeoko (Bizkaia) pintura-
lehiaketetan.
1982
Bigarren saria irabazi zuen Elorrioko Pintura Lehiaketan (Bizkaia).
1983
Barakaldoko (Bizkaia) Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten, eta lehen saria erdietsi
zuen Balmasedako Hiribilduko Lehiaketan (Bizkaia).
Bigarren saria lortu zuen Leioako Pintura Lehiaketan; eta laugarrena, Arrasateko
Lehiaketan (Gipuzkoa).
Aipamen berezia erdietsi zuen Lezoko Elías Salaverría Memorialean (Gipuzkoa).
1984
Lehen saria irabazi zuen Leioako Pintura Lehiaketan (Bizkaia) eta Gipuzkoako Margolari
Hasiberrien XXVI. Lehiaketan.
Bigarren saria lortu zuen Zalduondoko Arabako Paisaiak Lehiaketan eta Hernaniko
Xalaparta Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Accesita erdietsi zuen Plentziako Hiribilduko Pintura Lehiaketan (Bizkaia), eta
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia'84 Arte Plastikoen Erakusketa
Ibiltarirako aukeratu zuten.
1985
Lehen saria irabazi zuen Arrasateko eta Eibarko pintura-lehiaketetan (Gipuzkoa).
Hirugarren saria lortu zuen Berako IV. Pintura Lehiaketan (Nafarroa); eta laugarrena,
Bergarako XII. Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
1986
Lehen saria erdietsi zuen Azkoitiko eta Bergarako pintura-lehiaketetan (Gipuzkoa).
Bigarren saria irabazi zuen Leioako zein Plentziako (Bizkaia) eta Artziniegako (Araba)
pintura-lehiaketetan.
Diploma eman zioten Bilboko Aste Nagusiko Pintura Lehiaketan; eta accesita, Bilboko
Pintura Lehiaketan.
1987
Lehen saria erdietsi zuen Abanto Zierbenako zein Leioako pintura-lehiaketetan
(Bizkaia), Bergarako Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa), Azkoitiko Ignacio Iriarte
Memorialean eta Berako VII. Pintura Lehiaketan (Nafarroa).
Hirugarren saria eman zioten Oñatiko Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Accesita irabazi zuen Urtuellako Pintura Lehiaketan (Bizkaia); eta aipamen berezia,
Zarauzko Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
1988
Lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Durango, Zalla eta Elantxobeko udalerrietako
pintura-lehiaketetan.
Arabako Foru Aldundiak lehen saria eman zion. Bestetik, bigarren saria irabazi zuen
Erandioko eta Arrigorriagako pintura-lehiaketetan (Bizkaia); eta hirugarrena,
Ondarroako Pintura Lehiaketan (Bizkaia).
Gasteizeko Udaleko Pintura eta Eskulturako VIII. Biurteko Plastikorako aukeratu zuten.
1989
Lehen saria irabazi zuen Eibarko Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa); eta aipamen berezia,
Fromistako Pintura Lehiaketan (Palentzia).
1990
Lehen saria lortu zuen Plentziako Pintura Lehiaketan (Bizkaia); eta aipamen berezia,
Fromistako Pintura Lehiaketan (Palentzia).
1991
Hirugarren saria erdietsi zuen Fromistako Pintura Lehiaketan (Palentzia).
1992
Bigarren saria irabazi zuen Beasaingo Margolarien I. Lehiaketan (Gipuzkoa); eta
hirugarrena, Fromistako Pintura Lehiaketan (Palentzia).
Banco Central Hispanok antolatutako Imagínate Euskadi = Imajina ezazu Euskadi Sariko
V. ediziorako aukeratu zuten pinturan.
1993
Friaseko (Burgos) Pintura Lehiaketarako, Imagínate Euskadi = Imajina ezazu Euskadi
Sariko VI. ediziorako eta Almoacid de Zoritako (Guadalajara) XIX. Pintura Lehiaketa
Nazionalera aukeratu zuten.
1995
Bigarren saria irabazi zuen Portugaleteko zein Zamudioko pintura-lehiaketetan
(Bizkaia) eta Beasaingo III. Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
1996
Bigarren saria irabazi zuen Olmedoko Hiribilduko XVII. Pintura Lehiaketan (Valladolid)
eta Beasaingo V. Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Hirugarren saria lortu zuen Azkoitiko Inaxio Iriarte XV. Lehiaketan (Gipuzkoa) eta
Briviescako I. Pintura Lehiaketan (Burgos).
Amurrioko (Araba) XVII. Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten.
1997
Iruñeko Hiriko VI. Pintura Biurtekoan saritu zuten.
Bigarren saria lortu zuen Olmedoko Pintura Lehiaketa Nazionalean (Valladolid); eta
hirugarrena, Briviescako Pintura Lehiaketan (Burgos).
Friaseko Pintura Lehiaketarako aukeratu zuten (Burgos).
1998
Lehen saria irabazi zuen Otxandioko Pintura Lehiaketan (Bizkaia), Zalduondoko Pintura
Lehiaketan (Araba) eta Bergarako Udalak (Gipuzkoa) antolatutako Abdon Juaristi Pintura
Lehiaketan.
Akuarelako hirugarren saria erdietsi zuen Espinosa de los Monteroseko Pintura
Lehiaketan (Burgos).
1999
Lehen saria lortu zuen Hondarribiako eta Debako pintura-lehiaketetan (Gipuzkoa).
Bigarren saria erdietsi zuen Zumarragako Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa); eta
hirugarrena, Armintzako Pintura Lehiaketan (Bizkaia).
Finalista izan zen Calahorrako Pintura Lehiaketa Nazionalean (Errioxa).
2000
Lehen saria erdietsi zuen Urretxu-Zumarragako XII. Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Bigarren saria irabazi zuen Tuterako I. Pintura Lehiaketan (Nafarroa), Burgoseko
Katedraleko Pinturako V. Winterthur Lehiaketan eta Zarauzko XXVII. Pintura Lehiaketan
(Gipuzkoa).
Hirugarren saria erdietsi zuen Balmasedako IV. Pintura Lehiaketan, Otxandioko XII.
Pintura Lehiaketan (Bizkaia) eta Beasaingo Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Ohorezko aipamena lortu zuen Medina de Pomarreko Pintura Lehiaketan (Burgos); eta
aipamen berezia, Lizarrako Pintura Lehiaketan (Nafarroa).
Lehen accesita irabazi zuen Zuastiko Jaurerriko I. Pintura Lehiaketan (Nafarroa); eta
lehen saria, Plasentziako UHUNeko III. Pintura Lehiaketan (Caceres).
2002
Nervako Pinturako IX. Caja Rural del Sur Sarirako aukeratu zuten (Huelva).