LAZKANO PÉREZ, Jesús María
(Bergara, Gipuzkoa , 1960 )
Pintura. Gautegiz-Arteaga (Bizkaia)

Jesús Mari Lazkano Bergaran jaio zen 1960an. Bere prestakuntza artistikoa Euskal Herriko
Unibertsitatean garatu zen, Arte Ederretako Fakultatean, hain zuzen ere. Gaur egun,
unibertsitate horretan bertan da pintura-irakaslea.
New Yorken, Chicagon edo Erroman egon denez, bere lan-ibilbidea eta gaiak zenbait etapatan
daude banatuta. Bere margolan guztietan, agerikoa da oso gustuko dituela xehetasunak eta
zorroztasuna. Paisaia panoramiko misteriotsuek eta asmatutako arkitekturek sustrai
hiperrealistako estilo pertsonala osatzen dute, asmo kontzeptuala oso argia bada ere.
Europako hainbat hiritan egin ditu erakusketak, eta bere lanak museo zein bilduma ospetsuetan
daude gordeta. 2007an, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren VII. Titanio Saria irabazi
zuen, kultura arkitektonikora egindako ekarpenagatik.