ALONSO ASENJO, Adel  [ADEL] 
(Burgos , 1953 )
Eskultura, Instalazioak, Pintura. Muskiz (Bizkaia)

Irakasle eta Psikologiako ikasketak egin zituen.

1985-1986
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'85 zein Bizkaiko Artea'86 lehiaketetarako
eta Ertibil Bizkaia'86 Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltarirako aukeratu zuten.
1987
Accesita lortu zuen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'87 Lehiaketan.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea'87 Lehiaketarako aukeratu zuten.
1988-1989
Arrasateko (Gipuzkoa) IV. Eskultura Sinposioan saritu zuten, eta lana erosi zioten.
Bizkaiko Artea'88 eta Gure Artea'89 lehiaketetarako aukeratu zuten.
1990
Ertibil Bizkaia'90 Erakusketarako, Bizkaiko Artea'90 Lehiaketarako eta Burgoseko Hiriko IV.
Eskultura Lehiaketarako aukeratu zuten.
1991
Lehen saria irabazi zuen Sestaoko (Bizkaia) IX. Pintura Lehiaketan.
Ertibil Bizkaia'91 Erakusketarako aukeratu zuten.
1992
Bizkaiko Artea'92 Lehiaketako pintura eta eskultura modalitateetarako aukeratu zuten.
Bizkaiko Foru Aldundiak Arte Plastikoetarako Beka eman zion.
Zenbait erakusketa egin zituen Abanto Zierbenan (Bizkaia).
Sol Lewitt artistaren Wall Drawing # 700 lanaren betearazpenean parte hartu zuen
Bilboko Rekalde erakusketa-aretoan.
1993
Ertibil Bizkaia'93 Erakusketarako aukeratu zuten, eta lana erosi zioten.
1994
Abanto Zierbenako (Bizkaia) Kultur Etxean egindako Autorretrato erakusketako
komisarioa izan zen.
Puertas Abiertas dantza-konpainiako José María Luque Tagua zuzendariari lagundu zion
Háblame bajito laneko eszenografia egiten.
1997
Iruñean egindako Eskulturako Lehen Sari Nafarrerako eta Gernika-Lumoko (Bizkaia)
Eskulturako Lehen Sarirako aukeratu zuten.
Accesita lortu zuen Gure Artea'97 Lehiaketan.
1998
Gure Artea'98 Lehiaketarako eta Bizkaiko Foru Aldundiak Ezkerraldeko zenbait udalerri
bizkaitarren laguntzaz antolatutako Ezkerraldea Plastika Lehiaketarako aukeratu zuten.
2001
Abanto Zierbenako (Bizkaia) Kultur Etxean egindako Pornografía conceptual
erakusketako komisarioa izan zen.

Ezkerraldea Plastika Lehiaketako sustatzailea eta koordinatzailea izan zen.
Oro har, katalogoak, logotipoak, altzariak eta giroak diseinatzen ditu.
Zenbait katalogotarako testuak idatzi ditu: Hemen Muskiz, Manjar Caníbal,
Narciso, Memoria, Espacio Perdido, Ezkerraldea Plastika
...; bai eta Euskadiko zenbait aldizkaritarako artikuluak ere.
Eguzki egunkariko eta Muskerra aldizkariko sortzailekidea eta idazlea da.