GARRAZA SALANUEVA, Ángel
(Allo, Nafarroa , 1950 )
Eskultura, Pintura. Bilbao (Bizkaia)

Ángel Garraza Allon (Nafarroa) jaio zen 1950ean. Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zituen
ikasketak eta Bilboko Arte Ederren Fakultatean jarraitu zituen. Gaur egun, eskultura irakaslea
da bertan.
Hasieran, bere eskulturak harria, egurra edo kristala bezalako askotariko materialak
nahasteagatik ziren ezagunak. Alabaina, bere lanetako material ohiko eta nagusia zeramika da;
material horren aukera adierazgarri eta plastiko guztiak ateratzea lortzen du.
Ángel Garrazaren ibilbide artistikoan, formen bitartez, arte minimalari egindako erreferentziak
hauteman daitezke, bai eta bere artelanak kokatuta dauden inguruan lekuratzeko etengabeko
interesa ere.