ALKAIN MIGUEL, Javier
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1960 )
Pintura. Hondarribia (Gipuzkoa)

1993
Mojacarreko Arte Ikastaroetako Beka lortu zuen (Almeria).
1995
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'95 Lehiaketako pintura zein grabatu
modalitateetarako eta Madrileko Arte Ederretako Zirkuluko Propuesta'95 Gaurko Arte
Tailerretarako aukeratu zuten.
1997
Hondarribiako Udaleko (Gipuzkoa) Arte Ikastaroetarako Beka lortu zuen, eta Gipuzkoako
Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako Beka eman zion.
1998
Gure Artea'98 Lehiaketarako aukeratu zuten.
Euskal Akuarelisten Elkarteko kide egin zen.
1999
Terueleko Diputazio Probintzialak eta Endesa Taldeak antolatutako Arte Plastikoetarako
Endesa Beka lortu zuen.
2000
Lehen saria irabazi zuen Valentziako Pintura eta Eskulturako XXVII. Bancaja Sarian eta
Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'00 Lehiaketan.
2003
Arte Plastikoetarako Endesa Beka lortu zuen.