COBREROS URANGA, Vicente José María
(Tolosa, Gipuzkoa , 1898  -  Donostia,  1976 )
Pintura. Donostia

Vicente Cobreros Uranga Tolosan jaio zen 1898an. 1918an, Madrilera joan zen San
Fernandoko Arte Ederren Eskolan ikasteko. Bertan, besteak beste, Cecilio Pla, Joaquín
Sorolla eta Julio Romero izan zituen irakasle.
Gai kostunbristen eta erretratuen marrazkilari eta grabatzaile bikaina bihurtu zen.
Hala ere, idazle eta arte-kritikari gisa arrakasta handia lortu zuen, Arramele
ezizenpean.
1950ean, San Sebastián. Paseando por la ciudad liburua, Agustín Ansaren irudiak
dituena, argitaratu zuen.
Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan irakasle izan zen, 1976an hil zen arte.