LASA
GARIKANO,
José Ángel
(Legorreta, Gipuzkoa , 1948 )
Eskultura.
Bilbao, Bermeo (Bizkaia)
José Ángel Lasa Legorretan jaio zen 1948an. Pinturan hasi zen arren, eskultura da bere sormen adierazpiderako ohiko forma. Gaur egun lan artistikoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko eskultura irakasle lana txandakatzen ditu. 80ko hamarkadan jarduera artistiko handia eta erakusketa asko egin zituen. EAE-Euskal Artisten Elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta Gasteizko Pintura eta Eskulturaren bi V. Bienal Plastikoa irabazi zuen 1982an, baita Bizkaiko Artea lehiaketa ere 1988an. Zoli lantzen du egurra, bere material kuttuna, oreka eta iradokizunez betetako piezak lortu arte. Bere azken lanetan eskulturen azala berak landutako pigmentuekin estaltzen du, piezaren eta materialaren garapen prozesuan pertsonalki esku hartuz. |