CIGA ECHANDI, Javier
(Pamplona/Iruña , 1877  -  Pamplona/Iruña,  1960 )
Pintura. Pamplona/Iruña

Javier Ciga Echandi Iruñean jaio zen 1877an. Inocencio Asartarekin hasi zen trebatzen
Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan. 1908an San Fermin jaietarako egin zuen
kartelagatik saritu zuten, eta, ondoren, Madrilera aldatu zen eta San Fernandoko Arte
Ederren Goi Eskolan matrikulatu zen; gerora, hango irakasle ere izango zen.
Europan zehar bidaiatu zuen. eta Parisen jarri zen bizitzen; hain zuzen ere, une
hartan lortu zituen nazioarteko hitzordu garrantzitsuenetara joan ahal izateko behar
ziren onarpena eta ospea. 1917an Iruñera itzuli eta Erakusketa Nazionaletara joan zen,
arte-irakaskuntzarako akademia bat ireki zuen eta Nafarroako gizarte-klase gorenaren
erretratugile bihurtu zen.
1920 eta 1931. urteen bitartean politikan aritu zen, eta zinegotzi aukeratu zuten;
Gerra Zibilean kartzelatu egin zuten joera abertzalea izateagatik. Gerra amaitutakoan,
irudigintzari eta irakaskuntzari ekin zien berriro pixkanaka.
Javier Ciga XX. mendeko Nafarroako pinturako pertsona adierazgarrienetakoa izan da.
Usadioetan sakonki sustraitutako kostunbrismoa garatu zuen. Lantzen zituen gaien
artean, aipatzekoak dira gai popularrak, natura hilak eta teknika landuz errealitatea
bikain irudikatzen duten paisaiak. Buru-belarri pinturan ziharduela hil zen Iruñean
1960an.