ORTIZ
VIOTA,
Aitor
(Bilbao , 1971 )
Fotografia, Bideoartea.
Bilbao
Aitor Ortiz Irudi eta Soinu teknikari gisa hasi zen. Onarpen eta nazioarteko ospe handien duen euskal argazkilarietako bat bihurtu da. Egiten dituen argazkietan, irudikatzen dituen espazioak eta eraikinak testuingurutik kanpo ateratzen ditu, asmo piktoriko nabaria duten irudiak sortzeko. 1992 La ría del Nervión proiektua egiteko eta editatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso zuen. 1995 Guggenheim Bilbao Museoak eraikuntza prozesuaren argazki artistikoa bere esku utzi zuen. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso zuen geroago editatuko zuen Caosmos lana egiteko. 1996 Lehen saria jaso zuen Oviedo Hiriko Nazioarteko II. Lehiaketan. Cuencako Nazioarteko Elektrografia Museoaren (MIDE) lan sorkuntzarako beka jaso zuen. 1997 Imagínate Euskadi argazkilaritza lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. 1998 Gizarte Gaietarako Ministerioak Arte Joven erakusketaren XIV. Ediziorako aukeratu zuen. 1999 Argazkilaritzako Villa de Madrid lehen saria lortu zuen. 2000 Caja Madridek antolatutako Generación 2000 argazkilaritza erakusketan aipamen berezia lortu zuen. Madrilgo PHotoEspaña’00 argazkilaritza jaialdian argazkilari berriaren aipamen berezia egin zioten. 2001 Ohorezko Sari Nagusia eskuratu zuen Alexandriako (Egipto) XXI. Arte Bienalean. 2000 Argazkilaritzako ABC saria eskuratu zuen. 2003 Europäischer Architekturfotografie-Preis lehiaketan finalista izan zen. 2006 Palma Hiriko Arte Plastikoen Antoni Gelabert saria irabazi zuen Muros de Luz011, 2005, obrarengatik. |