ALCALDE LOMAS, Lucas
(Los Villares, Jaén , 1949 )
Eskultura, Pintura, Akuarela, Arte grafikoak. Abanto Zierbena-Abanto y Ciérvana (Bizkaia)

Lucas Alcalde Jaénen jaio zen 1949an, haurtzarotik Euskadin, Urtuellan (Bizkaia) bizi izan
zen arren. Izan ere, bere jarduera guztia garatu zuen bertan.
Bere prestakuntza autodidaktikoa da, eta zenbait diziplina artistiko landu dituen arren,
eskulturan, pinturan eta akuarelan nabarmendu da.
Bere lana errealismoaren eta abangoardiaren artean dago, eta bete-betean asmatzen du
inguruko mundua irudikatzean. Meatzariak, emakumeak edo arrantzaleak bere konposizioetako
ohiko protagonistak dira. Lucas Alcalderen eskulturak deigarriak dira, indartsuak bezain
sendoak direlako eta, aldi berean, trebetasun tekniko handikoak direlako. Dena dela, pintura
eta akuareletan agertzen da bat-batekotasun handiena, kromatismoa adierazkorra delako eta
oso argitsua delako.


Lucas Alcalde [2016ko azaroak 4].