LARRIMBE IBÁÑEZ, Iñaki
(Vitoria-Gasteiz , 1967 )
Eskultura, Fotografia, Instalazioak, Beste batzuk. Vitoria-Gasteiz

Iñaki Larrimbe Gasteizen jaio zen 1967an. 90eko hamarkadan Euskal Herriko Unibertsitatean
arte-ikasketak amaitu zituenean, hainbat sari eta beka jaso zituen, eta horiekin prestakuntza
artistikoa osatu zuen.
Askotariko jardueratan ibili izan da; horien artean aipatzekoak dira: TMEO komikirako
egindako lanak, Diario de Noticias de Álava egunkarian astero idatzitako kulturaren,
Airotiv artearen kritika atala eta parte hartzeko bere blog bizia.
Artelanen bitartez, egungo gizakiak bizi den inguruarekin duen harremanaren inguruan
hausnartzen du; gizartearen kontsumismoa eta artifizialtasuna kritikatzen ditu ironiaz.
Unibertso artistiko pertsonal hori garatzeko, askotariko bitarteko teknikoak erabili ditu:
argazkilaritza, bideoa, instalazioak…


Iñaki Larrimbe [2019ko azaroak 25].