CHILLIDA JUANTEGUI, Gonzalo
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1926  -  Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa,  2008 )
Pintura. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa

Gonzalo Chillida, Eduardo Chillida eskultorearen anaia, euskal pinturako abstrakzio lirikoaren
adierazle onenetakoa da. Hirurogeiko hamarkadan joera horretan parte hartu zuten Amable
Arias, Gabriel Ramos Uranga edo José Luis Zumetak, besteak beste, baina Gonzalo Chillidak
gaur egun arte jarraitu du.
Madrileko Arte Ederren Eskolan hasi zen ikasten, eta, gero, 1951n, Parisera aldatu, eta hantxe
bizi izan zen bi urtez. Donostiara itzuli zenean, paisaiak margotzen jardun zuen, eta Kantauriko
itsasertza hartu zuen bere ekoizpenerako protagonista bakar eta esklusibotzat.
Margoen bitartez, naturako egia fisikoa eta gizakiak hartaz duen zentzumen-pertzepzioa lotzen
saiatzen da, eta bere paisaia abstraktuak egiazkoak bezain ederrak izatea lortzen du. Gonzalo
Chillidak sinpletasun handiko egitura erabili ohi du, bai eta kromatismo urria ere; horren
bitartez, paisaien funtsa eta haien irudi-inguru lausoak deskribatzen ditu. Irudi horietan,
iradokizuna eta hutsunea dira osaera guztiaren jabe.