BAYÓN SALADO, Juan  [BAY SALA] 
(Logroño, Errioxa , 1913  -  Bilbao,  1995 )
Pintura. Bilbao, Paris

Juan Bayón Salado, Bay Sala ezizenaz ezaguna, Logroñon jaio zen 1913an eta txikitan Bilbora
joan bizitzera. Pinturarekiko zuen interesaren eta pasioaren ondorioz, Arte eta Lanbide Eskolan
matrikulatu zen. Bertan, Federico Sáenz eta Ángel Larroqueren ikasle izan zen eta paisaien
irudikapenean espezializatu zen.
40ko hamarkadan erakusketak egiten hasi zen areto ospetsuenetan. Batez ere Bilboko
aretoetan nabarmendu zen bere lana. 1950ean, Parisera joan zen, bertako lekuek erakarrita
eta Camille Pisarroren inpresionismoak liluratuta. Han maiz erakutsi zuen bere lana eta,
ospetsu bihurtzen zihoan neurrian, bere estilo pertsonala gorpuzten joan zen. Ukitu
espresionista nabaritzen da lan-ibilbidean zehar egin zituen hiri- eta landa- paisaietan.
1969an, artista ospetsua zela, Bilbora itzuli zen eta, handik, maiz bidaiatu zuen Europan eta
Amerikan antolatzen zituzten arte-ekitaldietara.
Erakusketa ugari egiten jarraitu zuen eta esker ona jaso zuen bere lanaren bikaintasun eta
arduragatik. 1991n, Bizkaiko Elkarte Artistikoaren ohorezko kide izendatu zuten.
Bay Sala, paisaiaren euskal pinturaren pertsonaia adierazgarria, Bilbon hil zen 1995ean.