LACADENA MUGUERZA, Joseba
(Orio, Gipuzkoa , 1962 )
Pintura.

Joseba Lacadena Orion jaio zen 1962an. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko
Unibertsitatean, eta, 90eko hamarkadan, bere prestakuntza osatu zuen Mexikoko UNAMen.
1989an, Bizkaiko Foru Aldundiak Sorkuntza Artistikorako beka eskaini zion, eta, bi
urte geroago, lehen saria eskuratu zuen Gure Artea lehiaketan eta Euskadiko I. Arte
Gaztea Erakusketan (biak Eusko Jaurlaritzak antolatuak).
“Artefaktu” tailerrean, bere arreba María José Lacadenarekin batera sortutakoan, arte-
sorkuntza eta irakaskuntza bateratzen ditu. Mota anitzeko artelanak egiten ditu:
pinturak, argazkiak eta happeningak. Horietan, bai abstrakzioa, bai figurazioa
erabiltzen ditu.