CABANAS OTEIZA, Ángel
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1883?  -  Tandil, Argentina,  1965 )
Pintura, Ilustrazioa, Karikatura. Bilbao (Bizkaia), Argentina

Donostian jaio zen, baina ez dakigu ziur zein urtetan. Gipuzkoan eta Parisen, Julien
Akademia ospetsuan, trebatu zen.
Ilustrazio eta karikaturak egiten hasi zen, baina, gerora, bere lana paisaietan
oinarritu zen, funtsean.
1915ean Madrilera joan zen Gipuzkoako Aldundiko beka bati esker, eta, itzultzean, Bilboko
Euskal Artisten Elkartearekin kolaboratu zuen, eta Nazioarteko Lehen Pintura eta Eskultura
Erakusketan parte hartu zuen 1919an. Urtebete geroago, Argentinara lehen bidaia egin
zuen, eta hantxe gelditu zen bizitzen 1965ean hil zen arte. Bitarte hartan, sarritan
egin zituen erakusketak Buenos Airesen, Mexikon..., eta arrakasta handia lortu zuen
salmentetan.
Modu akademikoan eginiko paisaia koloretsu eta argitsuak margotzen zituen, eta horri
esker, euskal pinturako pertsonaiarik adierazgarrienetakoa bihurtu zen. Halaber, Juan
Cabanas Erausquin margolariaren (1907-1979) aita eta maisu izateagatik da ospetsu.