ZALDUNBIDE AMEZAGA, Iñaki
(Getxo, Bizkaia , 1958 )
Pintura, Arte grafikoak. Bilbao (Bizkaia)

Iñaki Zaldunbide 1958an jaio zen Getxon. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko
Unibertsitatean, eta, 1987. urteaz geroztik, Diseinu Grafikoko irakaslea da bertan.
Bere pintura nahita da lasaia, eta, kolore zein espresionismoaren inguruko gustuari dagokionez,
abangoardia artistikoetan dago oinarrituta. Giro garaikideko gaiak paisaietan eta hiriko natura
hiletan islatzen dira, eta, bere azken sorkuntza-lanetan,
formak eta pintzeladaren adierazkortasuna errazten ditu.