UGALDE DÍEZ, Juan
(Bilbao, Bizkaia , 1958 )
Pintura, Fotografia. Madril

Juan Ugalde 1958an jaio zen Bilbon. Arkitektura, Arte Ederrak eta Filosofia ikasi zituen.
1981ean, Kultura Ministerioak Artista Gazteei emandako beka jaso zuen.
Hasiera batean Espresionismoa landu bazuen ere, pop estetikarantz bilakatu zen, Luis
Gordilloren eta komikiaren eraginpean. 1986tik 1989ra, New Yorken bizi izan zen. Patricia
Gadea, Dionisio Cañas eta Mariano Lozanorekin batera, 'Estrujenbank' taldearen eraketan parte
hartu zuen. Taldea oso nabaria izan zen bere argitalpen eta adierazpen ironiko bezain
asaldatzaileei esker, baina 90eko hamarkadaren erdialdean desegiten hasi zen. Handik aurrera,
Juan Ugalde bat-bateko argazkiak eta collagea erabiltzen hasi zen euskarri piktoriko moduan,
eta eguneroko hiri-eszenetatik hartutako egoera nahiz pertsonaia berriak irudikatu zituen.