TAMAYO POZUETA, Juan Daniel
(Bilbao, Bizkaia , 1951 )
Pintura, Arte grafikoak, Marrazketa. Bilbao (Bizkaia)

Daniel Tamayo Bilbon jaio zen 1951. urtean. 70eko hamarkadan hasi zen prestakuntza
artistikoa jasotzen: lehenengo, Bartzelonan, Massana eskolan, eta, geroago, Bilbon, Arte
Ederretako Fakultatean.
Bere ibilbidean hainbat beka eta aipamen jaso ditu pintura-lehiaketetan, hala nola, Gure Artea
saria 1984. urtean. Gaur egun, Pintura irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Daniel Tamayoren pintura abstrakziotik abiatzen da, abstrakzio geometrizatzaile eta organiko
batetik. Horri esker, pertsonaia amorfoz, forma lauez eta hainbat elementuz beteriko paisaiak
egiten ditu. Lan narratzailea da eta kromatismo bizi eta zoro batek ezaugarritzen du, ironiaz
beteriko eszenatokiak osatuz. Horietan, artistak berak bizi izandako edo iruditutako
esperientziak metatu eta islatzen dira.