OKARIZ IJURKO, Itziar
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1965 )
Performancea, Bideoartea, Instalazioak. Bilbo, New York

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Pintura eta Eskulturako
espezialitatean (1985 - 1990). Formakuntza osatu zuen Artelekun, Berlin edo eta Dusseldorf-en.
Bere sorkuntza prozesua gorputzaren eraikitzean eta honek espazio publiko eta pribatuekin
mantentzen duen erlazioari buruzko ikerketa sakonean oinarritzen da. Bere ekintzekin espazio
hauen erabilpen moduak gainazpikatu nahi ditu eta, bestalde, norbanakoaren sexu eta genero
identitatea, zein identitate kultural eta politikoa eraikitzen duten arau sozialak hautsi nahi
ditu.
Horretarako berariaz urteetan zehar ekintza bera eszenatoki ezberdinetan errepikatzen du.
Izan ere, bere ustetan, errepikapenaren bidez identitatea eraikitzen da, eta errepikapenaren
bidez jokamolde bat normalizatzen da.

1991
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako beka.
1992
Berlineko Hochschule der Künste eta UPV-EHUko Arte Ederren fakultatearen arteko elkartruke
programa.
Hirugarren saria Donostiako Artista Hasiberrien Lehiaketan.
1995
Lehenengo saria Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea lehiaketako grabatu arloan.
Donostiako Arteleku arte zentroak antolaturiko Ángel Bados eta Txomin Badiolaren eskultura
tailerrean parte hartu zuen.
2000
Santanderreko Botín Fundazioaren Arte Plastikoen beka.
Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea'00 saria Faces bideo-instalakuntzarekin.
2000 - 2001
Beka eta ikasketak New York-eko Whitney Independent Studio Program-en.
2004
Arte Plastikoen Altadis Saria 2004-2005.
Donostiako Artelekun irailaren 8 eta 15 bitartean ospatutako mintegian “La repolitización del
espacio sexual en las prácticas artísticas contemporáneas” izeneko hitzaldia eskaini zuen.
2009
Leoneko Musac-en "Pattern Recognition" izeneko tailerra gidatzen du (uztailak 28-31).
2010
Mugatxoan 2010 proiektuaren barruan Gijoneko Teatro de la Laboralean tailer bat gidatzen du
(uztailak 12-16).
2013
Donostiako Artelekun  “Rastros : improvisación libre y construcción” izeneko tailerra gidatzen
du (apirilak 2-7)

Itziar Okariz [2016ko azaroak 7]