BADOS
IPARRAGUIRRE,
Ángel
(Olatzagutia, Nafarroa , 1945 )
Eskultura.
Bilbao
1969 - 1973 Arte Ederretan lizentziaduna. Espezialitatea: eskultura. San Fernandoko Arte Ederren Goi Eskola. Madril. 1972 Valladolideko Nazioarteko Eskultura Bienalean hautatua. ANUE elkartearen (Nazio Batuetarako Espainiako Elkartea) lehenengo saria. 1973 ANUE elkartearen (Nazio Batuetarako Espainiako Elkartea) lehenengo saria, Bartzelonako Castellblanch Arte Fundazioaren beka, eta merituaren domina Arte Ederretan. 1977 Nafarroako Foru Aldundiaren beka, Venezian eta Londresen ikasketak sakontzeko. 1979 Irakaslea Iruñeko Arte Aplikatuen Eskolan. 1983 - 2007 Irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. 1984 Lehenengo saria Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'84 izeneko lehiaketan. 1985 Hirugarren saria Bilbao Hiribildua Arte Plastikoen Nazioarteko Lehen Lehiaketan. 1991 - 1998 Donostiako Artelekuko 1991ko eskultura tailerra zuzendu zuen, eta, 1995eko eta 1998ko eskultura tailerrak Txomin Badiolarekin batera. 2018 Arte Plastikoen Nazio Lehiaketa irabazten du. Eskultura ikastaroak eman ditu Valentziako eta Cuencako Unibertsitateetan, eta eskultura- jarduera erakusketekin uztartzen du. |